Pozik azaldu da Stop Kaleratzeak elkartea Europako ebazpenarekin

2013ko martxoaren 14a
13:17
Entzun

Stop Kaleratzeak elkartea "pozik" agertu da Europako Batasuneko Justizia Epaitegiak etxe kaleratzeen Espainiako legearen aurka egin duelako. Elkarteak oroitarazi duenez, "milaka pertsonak jasan dute lege bidegabe" hori.

Beharrezkotzat jo du etxe kaleratzeak saiheste aldera proposatutako herri ekimen legegilea onartua izan dadin. Azaldu du PPren eta EAJren esku dagoela "milaka sendiren drama" eteteko neurriak hartzea, eta oroitarazi du bi alderdi horiek ez direla agertu ekimen legegileak jasotako proposamenen alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.