Alfonso Alonso PPren Espainiako Kongresuko bozeramaileak nabarmendu du Espainiako Gobernuak ez duela "asmorik ETArekin inolako elkarrizketarik hasteko".
"Baloratzen dudana da Kongresuan akordio bat egin genuela, komunean dugunarekin. Demokrata guztien helburua eta gorteetan ordezkatuta dauden alderdien helburua, Amaiurrena izan ezik, ETA desegitea da, eta baldintzarik gabe gertatu behar da", esan du.
Amaiurren inguruan esan du Madrilen defendatzen dutena "beti" defendatu izan dena dela, hau da, "KAS alternatibaren talde gogorra".
Amaiurrek asteazkenean Espainiako Gobernuari eskatuko dio gaixo dauden presoak aske uzteko.
Biktimei dagokionez, Alonsok dio biktimak "entzun" egingo dituztela, legea bete dadin bermatu behar dela eta zigorgabetasunik ez dagoela ziurtatu.