Ciudadanosi botoa ematea Groenlandiara txankletak eramatea bezain alferrikakoa dela esanez bideoa egin du PPk. "40.000 boto= 0 eseleku. Ez dezagun botoa zatitu", dio.
[youtube]https://youtu.be/eYmJfWC0CCw[/youtube]
Eta bideo berbera moldatuta erantzun dio Ciudadanosek, alderdi horren jarrerek PPren jokamoldea aldarazi dutela erakusten duten titularrekin. "Frogatu dugu. Dena aldatzen duen botoa gara", dio.
[youtube]https://youtu.be/f_YAfMAfS2o[/youtube]
Ez dira izan beste alderdi bati erreferentzia zuzena egin dioten alderdi bakarrak. PSE-EEk ere bideo bat argitaratu du gaur, Elkarrekin Podemosi erreferentzia eginez. "Ez egin irrist zure botoarekin".
[youtube]https://youtu.be/J5UTY43Hnss[/youtube]