aurrekontuak

PP eta EAJ, Araban ere ados

Iazko aurrekontuen luzapena kudeatzeko ados jarri dira. Aurreko akordioak Gasteizko Udalean eta Bizkaian lortu zituzten.

2013ko otsailaren 4a
16:16
Entzun

Gasteizko Udaleko eta Bizkaiko 2013ko aurrekontuetako akordioei segida eman diete EAJk eta PPk Arabako Batzar Nagusietan, iazko aurrekontuen luzapena kudeatzeko ados jarrita. Abenduan luzatu zituen aurrekontuak PPren foru gobernuak, nahikoa babes ez jaso ondoren.

"Negoziazioek fruituak eman dituzte", esan du Carmelo Barrio Arabako PPko bozeramaileak. Akordioaren arabera, luzatutako diru kontuei beste 5,3 milioi euro gehituko dizkiete. Hitzarmenak "egonkortasuna" emango dio PPren gobernuari, Barrioren ustez.

EAJk ohar baten bidez esan du akordio horrekin berak planteatutako gaiak aurrera eraman ahal izango direla: enplegua, udal finantzaketa, euskararen sustapena eta herrrialdeko elkarteen diru laguntzak. Jeltzaleek abenduko bozketan abstentzioa eman zuten, aurrekontuak "oso negatiboak" zirelako.

PPren eta EAJren artean gehiengo osoa dute Arabako Batzar Nagusietan. Foru gobernuan PP bakarrik dago. (2011ko Arabako foru bozetako emaitzak).

Beste erakunde nagusiak

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek akordioa lortu zuten 2013ko aurrekontuak onartzeko. Bilboko Udalean EAJk gehiengo osoa du. Donostian Bilduk gutxiengoa du, eta gaur esan du talde denekin hitz egiteko prest dagoela. Nafarroan eta Iruñean UPNk PSN lotu nahi du.

Eusko Legebiltzarrean EAJk ez du gehiengo osorik. Hilabete barru hasiko da taldeekin hizketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.