PPko inor ez dela mahai horren bueltan eseriko iragarri du San Gilek, eta beste alderdietako kideak esertzea ere ez zaiola ondo iruditzen garbi azaldu du. Otegi ez dela inongo legebiltzar taldeko kide, legez kanpo utzitako alderdi bateko kidea dela, eta "tarle armatuko kide izatea" leporatuta auzipetuta dagoela azpimarratu du, eta bere ustez, ezin du "erabaki politikoak hartzen parte hartu".
Bere taldeak "seguru asko" Ibarretxerekin irailetik aurrera hitz egingo duela esan du, baina, Ibarretxeri esan dio beraiei zer ez esan: "ez dadila izan berriz ere Otegiren hitz egin nahi duela esateko". Gauza "emankorretaz" hitz egitea espero duela azaldu du.
Behin eta berriz azpimarratu du eztabaida politikoetarako "foro egokia" Eusko Legebiltzarra dela, eta beraiek ez diotela Otegi eserita dagoen legebiltzarretik kanpoko mahai bati "zilegitasunik" emango.
Politika
PP eta PSE-EE ez dira alderdien mahaian eseriko oraingoz
Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramaile Maria San Gilek gaur bertan iragarri du beraien ordezkaririk ez dela egongo Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek sortu nahi duen alderdien mahaian. Izan ere, mahai horretan legebiltzarrean ez dauden alderdiek ere lekua izango dutela azaldu zuen Ibarretxek, Batasunari erreferentzia eginez. PP ez dago Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegirekin esertzeko prest, eta PSE-EE ere ez, Batasunak "indarkeria gaitzesten ez duen edo indarkeria desagertzen ez den artean", behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu