Bi alderdiek bultzaturiko erabaki hauek gaur PP-PSOE itunaren berrespen batzarrean izan dute sorburua. PSOEren bozeramaile Alfredo Perez Rubalcabaren esanetan bi partiduak bat datoz "batasunak beste izen batekin aurkeztu duen zerrenda" hauteskundetara iritzi dadin ekiditzeko nahian. Ildo berean Hauteskunde Batzordeak zerrenda onartzen badu helegitea jarriko dutela aurreratu dute.
Rubalcabaren aburuz "Batasunak oso erraz" dauka hauteskundeetara aurkezteko, horretarako bozeramaileak zehaztu duenez, "Alderdien Legea onestu eta indarkeriari bizkarra eman baino ez du egin behar". PSOEko bozeramaileak "engaina ditzaten" duela utziko gehitu du, "nahiz eta kamuflajea oso sofistikatua izan".
Agerpen berean Rubalcabak jakinarazi duenez"erabakitzea Hauteskunde Baztordeari badagokio ere, gobernuakzerrendak aztertzeko agindua igorri die Estatuko Abokatutza eta Fiskaltzari".
PP-PSOE ituna berretsi dute
Bi orduko batzarraren ostean bi alderdiek itunaren bigentzia eta edukiak berean dirautela azpimarratu dute. Era berean PPk ontzat hartu ditu Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok M-11ko atentauaren inguruan egin zituen adierazpenen inguruko azalpenak. Orduko hartan Ministroak atentatuaren bezperetan "aurreikuspen politiko eza" egon zela azaldu zuen.
Sinatzaileek erabaki dutenez ituenko sinatzaileak urtean bitan batzartuko dira, garai bakoitzeko bat eta bi sinatzaileetako batek eskatzen duen bakoitzean.
PP-PSOE ITUNA
PP eta PSOEk HZren zerrenda Batasunaren "kamuflajea" dela esan dute
PP eta PSOE bat etorri dira Herritarren Zerrendaren hautagaitza "onartua izan ez daitekeen" Batasunaren "amarru eta kamuflajea" dela azpimarratzean. Era berean Hauteskunde batzordeak zerrenda onartuko badu helegitea jarriko dutela aurreratu dute. Gobernuak zerrendak aztertzearen agindua eman dio Estatuko Abokatutza eta Estatuko Fiskal gorenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu