espainia / inbestidura

PP-PSOE ituna eta ETAren kontrako foroa bateragarriak direla dio Erkorekak

Josu Erkoreka EAJko Espainiako parlamentuko kideak PP-PSOE ituna eta ETAren kontrako foroa bateragarriak direla dio. Hori bai, ituna egokitu egin beharko litzatekeela dio, eta erabaki potoloak alderdi guztiak egongo liratekeen foroan hartu. EAEn egoera normalizatu nahi dutela esan du, eta Zapaterok gerturatzeko eta ulertzeko jarrera duela. Tropak erretiratzearen erabakia "ausardiaz" hartutakoa dela esan du, eta ona dela.

2004ko apirilaren 19a
11:51
Entzun
Itun antiterrorista eta ETAren kontrako ituna bateragarriak izan daitezkeela uste du Josu Erkorekak. Itun antiterrorista eta aldedi nazionalistak ezin zutela elkar ulertu esan du, eta orain arteko dinamika aldatu ezean, elkarrizketarekin konpontzea zaila izango dela iritzi dio. Baina, alderdi denekin osatuko den plataforma paralelo bat sortzen bada, eta erabaki garrantzizkoak han hartzen badira, ez ditu bateraezinak ikusten.

Alderdi sozialistak estatutu aldaketan Kataluniako eredua erabili nahi badu, han egin duten gauza bera egiteko eskatu dio, hau da, beraien proposamena Eusko Legebiltzarrera emateko. Horrela, Katalunian bezala, eztabaida zabalduko litzate, eta orain lortu daitekeena baino adostasun handiagoa lortu.

Zapateroren jarrerarekin gustora azaldu da Josu Erkoreka. Bere iritzian elkarrizketarako jarrera ona du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.