Arabako PPk "ustekabea" agertu du EAJko herrialdeko batzarrek larunbatean Xabier Agirre hautatuko dutelako Araba Buru Batzarreko lehendakari, "Agirrek euskara ez dakielako eta, aldiz, EAJk euskara gizarteari ezarri nahi diolako". PPren arabera, "kontraesana" dago alderdi jeltzalean, "herritarrei, komertzioei eta enpresei urteetan euskararen exijentzia maila igo dien bitartean, berari eragiten dioten gauzetan nahierara jaisten duelako".
Dena dela, PPk dio ona dela EAJk Xabier Agirreren kasuan "malgutasun logikoa" izatea, baina beste alderdietako kargu publikoen kasuan edota herritar orok lanpostu bat lortu ahal izateko ere irizpide horixe erabiltzeko eskatu dio.