PPk hemeretzi punturen aldea aterako liokePSOEri Espainian, azaroaren 20ko hauteskundeetan, atzo Ortega-Marañon institutuak argitara emandako inkesta baten arabera.
Mariano Raxoiren alderdiak gehiengo absolutu nabarmena eskuratuko lukeela dio inkestak, botoen %47,7 eskuratuta, eta sozialistek, aldiz, urteetako emaitza kaskarrena eskuratuko lukete, botoen %28,7rekin.
Institutuaren arabera, puntuen aldea —urrian baino 4 gehiago— ez zaio PPren igoerari leporatu behar, PSOEren jaitsierari baino, boto-emaileak bereziki IUra —igoera nabarmena iragarri diote— eta UPDra joan baitzaiziko Alfredo Perez Rubalcabaren taldeari.
PPk 19 punturen aldea aterako lioke PSOEri Espainian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu