Leioako (Bizkaia) PP alderdiak eskatu du Umore Azokaren harira herriko kaleetan jarri duten erakusketa bateko irudiak kentzeko, "lizunak" direlakoan eta haurren jolastoki batetik gertu daudela argudiatuta. Xabier Olabarrieta PPko bozeramailearen arabera,"eduki sexual esplizitua" duten hiru irudi biltzen ditu erakusketak.
Pasa den osteguneko plenoan irudiak kentzeko eskaera egin zuen Olabarrietak —aurretik ere egina zuen—, eta hark azaldu duenez, alkateak ez dio oraindik gaiari eutsi. "Ardurarik gabe" jokatzea leporatu dio: irudiak jartzeagatik batetik, eta ez kentzeagatik bestetik.
Hiru argazki horietako bi udaletxeko aparkalekuaren ondoan daude, haurren jolastokiaren parean.