POLITIKA

PPk eta EAJk akordioa lortu dute Gasteizko aurrekontuen inguruan

Lortutako akordioak eragina izan dezake Arabako eta Bizkaiko aurrekontuetan ere

2013ko urtarrilaren 22a
19:19
Entzun

Joan den ostiralean hasi ziren berriro PPren eta EAjren arteko bilerak Gasteizko Udaleko aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko, eta gaur iluntzean iritsi dira bi alderdi horiek akordio batera. Javier Maroto alkateak (PP) eta Gorka Urtaran zinegotziak (EAJ) bihar emango dituzte akordio horri buruzko xehetasunak, baina oso litekeena da bi alderdi horiek Gasteizen lortutako akordioa Arabara eta Bizkaira ere hedatzea.

Akordio horren berri eman baino lehen, izan ere, Javier De Andres Arabako Diputatu Nagusiak eguerdian bertan esan du Gasteizko Udaleko akordioa "giltzarria" izan zitekeela ondoren Arabakoa eta Bizkaiko lortzeko. Eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea ere zentzu horretan mintzatu da bi alderdiak egiten ari diren "esfortzua" nabarmenduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.