POLITIKA

PPk ez du Bake eta Bizikidetzarako lantaldean parte hartuko

Iñaki Oiarzabal idazkari nagusiak dio horretarako "gutxienekoak" ez direla betetzen eta EH Bilduri "gehiago" eskatu behar zaiola. Ez du baztertu, hala ere, aurrerago lantaldean sartu eta parte hartzea.

2013ko apirilaren 10a
21:10
Entzun

Bihar goizean da sortzekoa Bake eta Bizikidetzarako lantaldea, Eusko Legebiltzarrean. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk iragarri dute jada parte hartuko dutela, UPDk aspaldi esan zuen ez zela talde horretako kide izango, eta PPren jarrera argitzea falta zen. Iñaki Oiarzabal idazkari nagusiak eman ditu gaur argibideak, esanez bere alderdiak ez duela lantalde horretan parte hartuko.

Oiarzabalen ustez, une honetan ez dira betetzen haiek talde horretan parte hartu ahal izateko "gutxienekoak" eta EH Bilduri "gehiago" eskatu behar zaio. "Itxaron" egin nahi du PP alderdiak, bihar sortuko den talde hori "terrorismoa deslegitimatzeko" sortuko den jakiteko, "edo EH Bilduren erreibindikazioek eta eskizofreniak nahasten uzteko".

Ez du baztertu, hala ere, aurrerago lantaldean sartu eta parte hartzea: "Gizartearentzat baliagarriagoa delako gu han egotea ez egotea baino".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.