azpiegiturak

PPk ez du Donostiako geltokiaren aurreproiektua babestu, ez baztertu

Geltoki intermodala Oroimenaren Lorategian egiteko proiektua aurkeztu du Donostiako Udalak. Horrek PPk jarritako baldintzak betetzen ditu (urte amaiera baino lehen aurkeztea eta 2016rako eraikita izatea). Halere, PP ez da konforme agertu, 'Aldundiak ez duelako Donostialdeko Metroa babestu'.

2011ko abenduaren 22a
17:14
Entzun

Donostiako PPk ez du babestu Udalak gaur goizean aurkeztu duen geltoki intermodalaren proiektua; ez eta baztertu, lehentasuna proiektua egitea baita. Nahiz eta proposamenak PPk jarritako baldintzak betetzen dituen: urte amaiera baino lehen aurkeztea eta geltokia 2016rako eraikita izatea; alderdia ez da korforme agertu. PPk esan du Bilduk Foru Aldundian Donostialdeko Metroa babesten ez duenez, proiektuak ez dituela "intermodalitate baldintzak" betetzen.

Donostiako Udalak gaur jakinarazi du Loiola Erriberetako Oroimenaren Lorategiaren alboan eraikitzeko egitasmoa. Proiektuan lanak 24 hilabetetik 20ra laburtu dituzte eta geltoki Intermodala 2015 amaitu aurretik egongo litzateke bukatuta.

PPk orain dela bi hilabete begi onez hartu zuen alkateak hausnarketarako zabaldu zuen epea. Orain, ordea, Izagirreren "isiltasuna" salatu du, eta horri metroa babesteko Foru Aldundia "konbentzitzen" jakin ez izana egotzi dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.