"Iraken egoera pozoindua utzita joango da Aznar, PPk ziurrenik ez du gehiengo absolutua lortuko eta Euskadin nazio kontzientzia handiagoa piztuarazi du", adierazi du Anasagastik.
Xabier Arzalluzen esanetan, "gustu gutxiko hauteskunde azpijoko bat" egiten du Aznarrek Raxoiri bere emaitzak hobetzeko esaten dionean. "Aznarrek uste du asko egin duela Espainiarengatik, eta uste du Espainiako herritar guztiek emango dietela botoa", azpimarratu du Arzalluzek. EBBko lehendakari ohiak adierazi duenez, "Aznar joanda lasaitu ederra hartu du EAJk", eta "datorrena joan dena baino txarragoa izatea zail ikusten" duela gaineratu du.
Aznarren "hanka sartzeak"
"Gaur egun agindupeko demokrazia batean bizi gara", esan du Arzalluzek, eta Aznarren "baldarkeria handiena euskal gatazka nazioartera zabaltzea" izan dela zehaztu du. Arzalluzen ustez, "Aznarrek topatu zuenean baino okerrago utzi du euskal auzia", eta euskal abertzaletasuna Europako erakundeetatik "isolatzea hanka sartze handia" izan dela nabarmendu du. "Euskal auzia gero eta presentago dago, eta askok eta askok ezagutzen ez zuten irudi bat ikusi ahal izan dute", azpimarratu du.
Aznarren agintaldiak "euskaldunok ezezik, kataluniarrak ere indarkeriarekin lotu" dituela salatu du Arzalluzek. "Aznarrek Irakeko gerra utzi digu, indar okupatzaile bihurtu gaitu, Europarekin mutur joka jarri gaitu eta Europarengandik urrundu gaitu", adierazi du EBBKo lehendakari ohiak.
Xabier Arzalluzen arabera, Aznar "gaizki ikusia" dago Europako herri askotan, "Europako Konstituzioari osatzeari begira ez baitu lanik egin, beti kontran aritu da bere buruari garrantzia emateko, eta ez da ohartzen Espainia dela Europatik laguntza gehien jasotzen duen herrialdea dela".
Aznarrek ez duela "desadostasunik" onartzen baieztatu du Arzalluzek, eta boterera "PSOE erori zelako iritsi dela, eta ez meritu propioengatik", zehaztu du. Haren iritziz, "Aznar alderdi autokratiko bateko presidentea da, beste autokrata batek –Fragarengatik– sortua, eta orain beste autokrata baten esku geldituko da".
Anasagastiren kritikak PSOEri
Iñaki Anasagasti liburuaren egileak Aznar kritikatzeaz gain, PSOErentzat ere hitz gogorrak izan ditu. Askatasuna eta terrorismoaren aurkak akordioa "abertzaleen aurkako akordioa" izan dela gogoratu du Anasagastik. Jose Luis Rodriguez Zapateroren asmoekin "ez dela fido" esan du, "alderdi guztiekin hitzartu nahi baitzuen indarkeriaren aurkako estrategia eta beti PPren eskutik joan da".
"Tristea da Rodriguez Ibarra, Bono eta Chaves bezalakoek bideratzea PSOEren politika, eta Zapatero bere bidea zehazteko ahalmenik gabe ikustea", esan du Anasagastik.
Politika-Espainiako hauteskundeak
PPk hauteskundeetan "pisua galduko" duela esan du Arzalluzek, "baina errua ez da Raxoirena izango, Aznarrena baizik"
EAJko EBBren lehendakari ohi Xabier Arzalluzen esanetan, PPk "pisua galduko" du Espainiako martxoko hauteskundeetan PSOEren lidergoa "ahula" izan arren, eta "errua ez da Raxoirena izango, Aznarrena baizik". Arzalluzen ustez, Jose Maria Aznar "konplexuz eta gorrotoz beteriko gizonezkoa da". Iñaki Anasagasti EAJko diputatuak idatzi duen 'Agur Aznar. Memorias de un vasco en Madrid' ('Agur Aznar. Euskaldun batek memoriak Madrilen') liburuaren aurkezpenean egin ditu aurkezpen horiek, eta PPk ez duela gehiengo absoluturik lortuko iritzi diote biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu