Ramon Gomez Donostiako Udaleko PPko zinegotziak jakinarazi du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko duela bere alderdiak. PSE-EEri eta EAJri neurria babesteko eskatu die Gomezek, baina Eneko Goia EAJko ordezkariak adierazi du bere taldeak ez duela babestuko. PSEk PPren eskaera onartzen badu ere, Izagirrek karguan segitu ahal izango luke, bi alderdi horiek ez bailukete izango gehiengo osorik.
PPren neurriaren berri izan aurretik, Izagirrek nabarmendu du udal taldea donostiarrekin batera ari dela lanean: «Gobernatu egin dugu, desberdin agian, baina gobernatu eta kudeatu egin dugu; donostiarrekin batera, gainera».
PPk Juan Karlos Izagirreren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du
EAJk ez du babestuko zentsura mozioa; PSE-EEk babestuta ere karguan segituko luke Donostiako alkateak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu