PPk ordenantza eskatu du meskiten auziarentzat
BILBO. PPk ordenantza bat nahi du Bilbon egin asmo diren meskitak non jarri erabakitzeko. Meskiten auziekin «elkarbizitza eta segurtasun sentipena» kolokan jartzen direla esan du PPko zinegotzi Luis Hermosak. Bilduri erantzun nahi izan dio, honek meskiten kokaguneak ez auzitan jartzeko eskatu baitu. Postura horrekin, gainera, «jarrera arrazistak» sustatzen direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu