Bilboko PPko bozeramaileak azpimarratu duenez, Batasunako kideak, "terrorismoaren ordezkariak", erakundeetatik baztertu ditu Zuzenbide Estatuak eta orain, festetatik baztertu behar dira.
Txostena gaur arratsaldean edo bihar goizean emango diote Auzitegi Nazionalari. Bertan, mihatu zituzten bederatzi txosnetako datuak daudela adierazi du PPko bozeramaileak. Txosna horietan, ETAren anagramak, Batasunaren leloak, presoentzako dirua biltzeko itsulapikoak eta hainbatetan "mehatxuak" zeudela salatu du PPk.
"Horrelako ekintzen aurrean, errazagoa da beste aldera begiratzea", adierazi du Basagoitik. "Hori da guk egitea nahi duena EAJk", gehitu du. Bilboko PPko bozeramailearen ustez, errazena beste aldera begiratzea da, "azken 20 urteetan egin den bezala". "Modu horretara, festak politizatzen, mehatxatzen eta terrorismoa goraipatzen jarraituko dute", esan du Basagoitik.
Hurrengo urteko festak hobeak eta "ETAren partaidetzarik gabeak"izatea espero du Basagoitik.
Gatazka politikoa
PPk txosnen inguruko txostena Espainiako Auzitegi Nazionalari emango dio hurrengo orduetan
PPk "terrorismoarekin lotutako" bederatzi txosnen inguruko txostena Auzitegi Nazionalari emango dio hurrengo orduetan. PPko Bilboko bozeramaile Antonio Basagoitik esan duenez, hasiera batean, txostena EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari eman behar zion, baina azkenean, "terrorismoaz" arduratzen den Auzitegi Nazionalari emango dio. Txosten horren helburua datorren urtean, festetan, "ETAko ordezkarientzat" lekurik ez egotea da .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu