PPk «zuhurtzia» eskatu dio Patxi Lopezi

ETAren amaieraren inguruan «presaka» aritzea «kaltegarria» izan daitekeela esan dio Oiartzabalek Lopezi

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
ETAren behin betiko amaiera lortzeko «zuhurtziaz eta soseguz» jarduteko eskatu dio Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusiak Patxi Lopez lehendakariari. Izan ere, lehendakariakbake prozesuaren inguruan azkenaldian egin dituen adierazpen publikoak ez zaizkio gustatu PPri. Igandean Lopezek ElCorreo egunkariari eskainitako elkarrizketan adierazi zuen presoak hurbiltzeko ordua iritsi dela eta gaixorik dauden presoei hirugarren gradua eman beharko zaiela. Urtarrilean Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko hurrengo presidentearekin batzartzen denean horixe bera esango diola iragarri zuen Lopezek elkarrizketan.

Lehendakariaren adierazpen horiek direla eta, Oiartzabalek ohartarazi du ez dela komeni «presaka» aritzea indarkeriaren amaieraren inguruan, batez ere oraindik ez dagoelako «froga argirik»ziurtatzeko ETAren erabakiak atzera bueltarik ez duela. «Presaka aritzea kaltegarria izan daiteke».

Nolanahi ere, Oiartzabal ziur da Raxoik Espainiako Gobernuko presidentetza hartzen duenean «erantzukizunez» jokatuko duela eta erabaki egokiak hartuko dituela.«Raxoi egoerak eskatzen duen mailan egongo da, eta indarkeriaren aroa behin betiko itxidadin lan egingo du». PPko buruak azpimarratu duenez, Raxoik hartuko dituen erabakiak legediaren eta zuzenbide estatuaren araberakoak izango dira, eta horiekin gizartea izango da garaile bakarra: «Biolentoek eta erradikalek ez dute inolako etekinik aterako».

Oiartzabalen aburuz, «bizikidetza sendotzeko» garaia da egungoa, eta lan hori zuhurtzia handiarekin egin beharko da.«Ezin izango da bizikidetzaeta askatasuna sendotu atzo arte joko arauak errespetatzeko eta hilketak gaitzesteko gai ez ziren erradikalenei arrazoia emanda».

Bilera Donostian

Bestetik, Aralar eta PP alderdiek bilera egingo dute gaur Donostian, «egoera politikoa aztertzeko». PPren egoitzan batzartuko dira bi aldeak. Bi alderdietako ordezkaritza zabal batek parte hartuko du bilera horretan. Aralarren izenean, Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusia, Dani Maeztu koordinatzaileordea eta Rebeka Ubera idazkaria joango dira. EAEko PPren izenean, berriz, Antonio Basagoiti presidenteak, Iñaki Oiartzabal idazkari nagusiak eta Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak hartuko dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.