PPko buruengan konfidantza baduela dio Urkulluk

Konferentziaren ostean Espainiako PPko buruen isiltasuna ongi baloratu du EAJko presidenteak. Ramon Jauregik dio garrantzitsuena "aurrerapausoak ematea" dela. Francisco Llamazares IUko Espainiako diputatuak esan du lagundu egin behar zaiola ETAri "indarkeria uzteko erabakian".

2011ko urriaren 20a
19:12
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak gaur goizean esan du ETAk indarkeria behin betiko utziz gero PPk buruek egoera bideratzen jakingo dutelako konfidantza baduela. Berretsi egin du Urkulluk PPri ETAren amaiera kudeatzeko orain egun batzuk eskaini zion laguntza, eta hauteskundeekin zerikusirik ez duela esan du, horren gainetik dagoela.

Aste honetan konferentziaren ostean Mariano Raxoi PPko Espainiako lehendakaritzarako hautagaiaren eta beste arduradun batzuren isiltasuna ongi baloratu du Urkulluk, eta hor oinarritzen da PPko balizko egoera hori ondo baloratuko lukeela esateko. Hala ere, bere ustez Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak konferentzian parte hartu behar zuen, ondoren egin duen moduan Kofi Annani gutun bat bidali beharrean.

Jauregik dio ETA desagertzea uste baino prozesu luzeagoa izango dela

Ramon Jauregi Espainiako Presidentetza ministroak bart esan du ETAren desagertzea prozesu zaila izango dela, "nahiz eta dagoeneko ez duen hiltzen", eta jendeak uste duena baino luzeago joko duela. Aitortu du Jauregik bera ez dela baikor ETAk aurki egin dezakeen iragarpenarekin: "Ziurrenik indarkeriarekin amaitzeko borondatea berretsiko du eta besterik ez".

Jauregiren hitzetan une honetan, hala ere, garrantzitsuena "aurrerapausoak ematea" da, atzo TVE Espainiako telebistan egin zioten elkarrizketan. Konferentziari eta hor egin zen ebazpenari garrantzia kendu nahi izan die Jauregik: "Ez diogu kasurik egin nahi izan hiru orduko topaketa batetik atera den paperari". Bere ustez, ETAk indarkeria uzteko idatzi duen gidoiaren parte da.

Francisco Llamazares Izquierda Unidako Espainiako diputatuak, berriz, ETAri "indarkeria uzteko erabakian" lagundu egin behar zaiola esan du, "terrorismoaren gure kontakizuna  zalantzan jartzen ez badu". "ETAri konferentzia bat edo aireportu bat jarri behar badiogu lur hartu dezan, ez dago arazorik esan du. Ezker abertzaleak konferentziarekin ebazpenarekin bat egin izana albiste oso ona dela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.