Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, eguerdiko ordubiak laurden gutxitan gertatu da tiroketa, Abandoko tren geltokiko nasetara iristeko plataforman; hots, egunero milaka lagun ibiltzen diren tokian.
Antonio Basagoiti EAEko PPko lehendakariak baieztatu duenez, Santiago Perez Portugaleteko (Bizkaia) PPko zinegotziaren bizkartzaina da tiroketaren egile delakoan atxilotu dutena. Zinegotzia geltokiko jatetxe batean bazkaltzen ari zela bizkartzaina segurtasun zaindari batekin sesioan hasi dela azaldu du Basagoitik, eta ondoren tiroka ekin diola haren kontra. Ertzaintzak agertu du geltokiko segurtasun zaindaria ez ezik han ondoan zegoen herritar bat ere harrapatu dutela bizkartzainaren tiroek.
Hain zuzen ere, sorbalda batean eta zango batean izango lituzke zauriak segurtasun zaindariak, eta herritarrak, berriz, besoan.Basurtuko erietxera eraman dituzte biak, Osakidetzako larrialdi zerbitzuek lehen artatzea geltokian bertan egin badiete ere.
Gizartea
PPko zinegotzi baten bizkartzainak segurtasun zaindari bat eta herritar bat zauritu ditu tiroka, Bilbon
Ertzaintzak agertu duenez, bizkartzainak eta zaindariak eztabaida izan dute Bilboko Abandoko geltokian, eta tiroka ekin dio bizkartzainak. Zaindaria ez ezik, une horretan inguruan zen herritar bat zauritu du. Erasotzailea atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu