ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Jose Antonio Pastor (PSE-EE)

"PPrekin egindako apustua egonkortzea da asmoa"

PSE-EEk kongresua egingo du asteburu honetan, Bilbon.

2009ko urriaren 2a
16:02
Entzun
BERRIAk Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaile eta Bizkaiko idazkari nagusiarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Hona hemen haren esan batzuk:

- “PPrekin egin dugun apustua ez da egungo egoerari begirakoa. Egonkortzea da asmoa, abertzaleek diotenaren aurka frogatzen ari delako gobernu honek [Eusko Jaurlaritzak] egonkortasun handia izango duela”.

- "EAJ Espainiako aurrekontuak eta Jaurlaritzakoak adosten saiatuko da, berak ere sozialisten beharra duelako aldundietako aurrekontuak onartu ahal izateko. Akordioak lortzeko ez dago beharra bezalakorik”.

- “Independentzia aldarrikatu nahi duenak, marko juridiko-politikoan aldaketak proposatu nahi dituenak, ETA eskenatoki politikotik desagertu ondoren egin beharko du. Une horretan beste bide batzuk ireki ahalko dira, baina ez lehenago”.

PSE-EEk bihar eta etzi egingo du VI. Kongresua, Bilbon, Euskalduna Jauregian, txosten politikoa eztabaidatu eta alderdiko zuzendaritza berritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.