PPren eta PSEren abstentzioari esker onartu dituzte aurrekontuak Bizkaian

2013ko abenduaren 20a
13:18
Entzun

Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur onartu dituzte datorren urterako Jose Luis Bilbao buru duen gobernuaren aurrekontu egitasmoa. EAJko batzarkideek bozkatuko dute alde, eta PSEkoak eta PPkoak abstenitu egin dira. EH Bilduko batzarkideek, berriz, kontra bozkatu dute.

Atutxak eskerrak eman dizkie PSEri eta PPri adostasunaren aldeko jarrera izateagatik. Krisi garaian "ezinbestekoa" dela nabarmendu du. Iñaki Egaña PSEren bozeramaileak eta Gonzalo Zorrilla-Legerika PPrenak esan dute eurek EAJrekin egindako akordioari esker "dezente" hobetu direla aurrekontuak.

EH Bilduren bozeramaile Joseba Gezuragak, berriz, salatu du behar sozialen aurkakoak direla aurrekontuak. Jon Andoni Atutxa EAJren bozeramaileak leporatu dio horri jarrera "itxia" izatea. "Gipuzkoan bezala", EAJ eta EH Bildu akordioetara iritsi daitezkeela azaldu du, baina Bizkaian ez dutela horren aldeko jarrera izan salatu du.

6.919 milioi euroko aurrekontua izango du Bizkaiko Aldundiak 2014an, aurtengoa baino %5,2 handiagoa. Hortik Espainiak, Eusko Jaurlaritzak eta udalek ordaindu beharrekoa kenduta, ordea, 1.502,2 milioi izango da Bizkaiaren gastua. Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean onartu berri duten aurrekontua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.