Duela bi asteburu PSOEk bere kongresua egin ondotik, orain PPren txanda iritsiko da, eta biltzarrerako hiri bera aukeratu dute: Sevilla (Espainia). Alabaina, PSOEk ez bezala, PPk kongresu horretan ez du liderra aldatuko. Azaroaren 20ko garaipen historikoaren ondoren, Mariano Raxoik jarraituko du gidatzen alderdia. Kongresuari begira, EAEko PP saiatuko da alderdiak,muturrera jo ordez, jarrera neurritsuak har dezan. «Elkarrizketaren aldeko ikuspuntu erreformazalea eta irekia» indartzen saiatuko da EAEko PP.
Antonio Oiartzabalen arabera, EAEko PPtik 60 ordezkari joango dira Sevillako kongresura. Oiartzabalek nabarmendu du «ideien eztabaida» jorratuko dutela.
PPren ikuspegi «erreformazale eta irekia» sendotu nahi du EAEkoak
Oiartzabalen arabera, EAEtik 60 ordezkari joango dira asteburuan PPk Sevillan egingo duen kongresura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu