Ongizatearen aurkako urtea izan da 2012.a Hegoaldean: osasun alorrean izan dira mozketa handienak, eta gizarte babesean ere bai; batez ere etorkinak eta erretiratuak hartu dituzte jomugan. Aldaketen berri emateko, opor garaiaz aprobetxatu da Madrilgo gobernua: Aste Santuan eta udan hartu dituzte neurri gehienak. Nafarroako Gobernuak erabat segitu die Espainiako Gobernuak emandako arauei; Jaurlaritzak bizkar eman die zenbait alorretan.
Hauek dira 2012an administrazio publikoek egindako murrizketa nagusiak: