PPren txostenak

2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Politikoa. Euskal gizartearen aniztasuna aitortzen du, eta «zaindu beharreko baliotzat» ditu identitate sentimendu desberdinak, baina «independentzia» alboratzen du. ETAren biktimei espetxe politikari buruz iritzia eskatzearen alde egiten du.

Ekonomikoa. «Ukaezintzat» jotzen du administrazioek defizit helburua betetzea.

Gizartea. Diru laguntzen gaineko kontrola handitu nahi du, eta kendu, deliturik egiten dutenei, enplegu bat onartzen ez dutenei edota laguntzok kobratuta EAEtik kanpo bizi direnei.

Kultura. Euskara «borroka politikotik» aldentzeko akordioa proposatzen du. Hezkuntza ere «identitate, ideologia eta hizkuntza eztabaidetatik» kanpo utzi nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.