Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Praktiketako kontratuak parekatzeko eskatu du Ezker Anitzak

Estatu federal eta errepublikanoaren alde dagoela dio, eta botoa emateko deia egin die herritarrei

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Ekonomia gaiekin ari da kanpaina egiten, batik bat, Ezker Anitza. Atzo, Bilbon egindako ekitaldian, praktiketako kontratua dutenen eta gainerako langileen arteko kontratuak parekatzeko eskatu zuen Begoña Urrutiak, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak. Alderdiko gazteen saileko lagunekin batera egin zuen agerraldia Urrutiak, eta gazteen lanari «duintasuna» eman beharra dagoela azaldu zuen.

«Kalitate humanistako» hezkuntza publikoa defendatu zuen, Ezker Anitzaren arabera hori desagertzen ari baita Bolognaren ondorioz. Barrutia kezkatuta agertu zen gazteen egoerarekin: «Historia osoan hoberen prestatutako belaunaldiak Europako batez bestekoaren langabezia tasa bikoitza dauka». Horregatik, «errebelde» izateko deia egin die gazteei, lan duin baten alde, hezkuntza publikoaren alde, soldatak berdintzaren alde eta parte hartze demokratikoaren alde».

Bestalde, Espainiarako estatu federala eta errepublikanoa defendatuko dutela esan zutenBarrutiak eta Mikel Izagirrek herenegun, kanpainako aurreneko ekitaldian. Senaturako hautagaia da Izagirre. Botoa ematera joateko deia egin zieten herritarrei, «aldaketa eragingo duen ezkerreko aukera bat dagoelako».

Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina hau berezia izango dela nabarmendu zuten, bi ezaugarrirengatik: «ETAk armak utzi dituela iragarri duelakoeta talde politiko guztiek beren proiektu politikoak aukera berdintasunean defendatzeko aukera izango dutelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.