politika

Prefetak auzapezei ohartarazi die ezin dutela Bateraren galdeketa antolatzen lagundu

Plataformak martxoko hauteskundeetan egin nahi du kontsulta, Ipar Euskal Herriko elkargoaren sorreraz.

2010eko otsailaren 4a
18:55
Entzun
Philippe Rey Frantziako Pirinio Atlantikoetako prefetak eta Batera Ipar Euskal Herriko plataformak martxoko herri kontsultari buruz duten ika-mikak aurrera segitzen du, eta gaur prefetak ohartarazi du Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako auzapezek lege aldetik galdeketa egiteko laguntzarik ezin dutela eman. Haren arabera, alkateek herri edo eskualdeko kontuei buruzko erreferendumak edo kontsultak egiteko baizik ez daukate gaitasuna, eta Bateraren asmoak hori gainditzen du, Ipar Euskal Herriari buruzkoa izango delako.

Urtarrilean auzapezei gutuna bidalia zen Rey, eta Baterak asteartean zioen legearen aurkakoa dela eskutitz hori.

Martxoko eskualdeetako hauteskundeen egunean egin nahi du Baterak galdeketa, galdera honekin: "Euskal lurralde elkargo baten sortzearen alde zira?" Datorren astean jakingo da zehazki zenbat herritan eta nola antolatuko den kontsulta.

Eric Morvan Baionako suprefetarekin elkartu da gaur Rey Frantziako Estatuaren ordezkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.