Irudia. Baiona

PREKARIOEN KOLEKTIBOA SORTU DUTE

2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Hezkuntza arloko eragile talde batek prekarioen kolektiboa sortu zuen atzo, Baionan. Izan ere, Frantziako Hezkuntzak, hainbat postu murrizketa egiteaz gain, lan baldintza okerrak ezarri ditu indarrean. Ahalmen urriko haurrei laguntza ematen dieten langileen kasuan, lan kontratuak prekarioak dira, eta duten formakuntza eskasa beren esku lortu behar dute. Frantziak, aldiz, baldintza txarragoak dituzten lanpostuak bultzatu nahi ditu. Horri erantzuteko sortu dute kolektiboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.