Gaur arratsaldeko 18:00etanabiatuko da, Donostiako Haizearen Orrazitik eta Pasealeku Berriko Oteizaren eskulturatik, Prentsa Askatasunaren Aldeko Ekimenak Denok Gara lelopean antolatu duen giza katea. Gara-n idazten duten artistek antolatutako ekimena da, eta, beraz, kultur ekitaldiz josia egongo da protestaldia. Hala, zenbait kultur ekitaldi giza katea baino lehenago hasiko dira: 17:00etan.
Egin itxi zutenean egunkari hark Espainiako Gizarte Segurantzari zor zizkion 5,1 milioi euroak ordainarazi nahi dizkio Gara-ri Gizarte Segurantzak. Hilaren 5ean amaitu zen dirutza hori ordaintzeko epea eta, beraz, edozein egunetan eman dezakete Gara-ren egoitza eta materialak bahitzeko agindua. Neurri horrek egunkaria berehala ixtea ekar dezake.
Ugari dira egunotan gaurko ekimenean parte hartzeko deia egin duten eragileak. Atzo, Torturaren Aurkako Taldeak, Segik eta Aralarrek deitu zuten bertan parte hartzera.>
Prentsa askatasunaren aldeko aldarria gaur Donostian
'Gara'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu