Presa batek Ebro lehortzen duela salatu dute Europan

2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
GUARDIA. Presa batek Ebro ibaiaren bidea hondatu egiten duela salatu dute GADEN Arabako talde ekologistak eta Errioxako Colectivo Ecologista Riojano taldeak. Logroño (Espainia) eta Guardia (Araba) artean, meandro batean, presa horrek estazio elektriko batera bideratzen ditu Ebroko urak, eta talde ekologistek azaldu dute hamabost kilometroan «ia-ia lehortu» egiten dela ibaia. Europako Batasunera eraman dute salaketa, gutun baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.