Elena Espinosa Espainiako Arrantza ministroari "presazko bilera" eskatu diote Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, Espainiako Kantabria eta Asturias erkidegoetakoekin batera. Izan ere, arrantzaleak kezkatuta daude Ministerioak antxoa harrapatzeko debekuak sortzen dizkien galerak ordaintzeko dirurik ez duela zabaldu baita. Ministroakberehala horixe argitzea nahi dute, galarazpena betetzearen truke laguntzarik jasoko duten edo ez.
Iñaki Zabaleta Bizkaiko kofradien lehendakariak azaldu du arrantzaleak urduri daudela, arrantzara irten ezean diru sarrerarik gabe geratzeko beldurrez. Hori dela eta, "edozer" gerta daitekeela ohartarazi du, "gauza asko gerta daitezke, eta bat bera ere ez da ona izango"; hots, antxoatara irten daitezkeela iradoki du. "Hiltzen hasita, beharbada hobea da hilez hiltzea", azpimarratu du.
Antxoaren biomasa espeziea galzorian jartzeraino murriztu zela eta, EB Europako Batasunak galarazi egin zuen arrantzatzea orain bi urte.
Antxoa arrantzatzeko debekua
Presazko bilera eskatu diote Espainiako Arrantza ministroari Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek
Antxoa arrantzatzeko debekua betetzearen truke laguntzarik jasoko duten argitu nahi dute. Arrantzaleak urduri daudela eta laguntzarik ezean antxoatara irten daitezkeela ohartarazi du Iñaki Zabaleta Bizkaiko kofradien presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu