Preso bat egoki ez zaintzea egotzi dio Ertzaintzari EAEko Auzitegi Nagusiak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Ertzaintzaren zaintzapean zegoela 2005ean hil zen preso baten arrebari kalte-ordaina eman beharko dio Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Hala ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Presoa Basurtuko erietxean zegoen, egun batzuk lehenago bere buruaz beste egiten saiatu baitzen. Ertzaintzaren zaintzapean egon arren, epaiak dio Herrizaingo Sailak ez zituela behar beste neurri hartu berriro halakorik egin ez zezan. Azkenean presoak bere burua hil zuen, eta eragindako kalte moralengatik 38.819 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Herrziango Sailak hildakoaren arrebari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.