Espetxeak

Preso bat ziegan urkatuta aurkitu dute Martuteneko espetxean

Goizeko zenbaketa egitean Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelako funtzionarioek hilda aurkitu dute 32 urteko preso bat, Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzak azaldu duenez, oinetakoen lokarriekin bere burua urkatuta. 2003ko otsailetik zegoen Martuteneko kartzelan preso hori, eta lau urteko zigorra zuen lapurretagatik, mehatxuengatik eta agintariei aurre egiteagatik. Aipatu iturrien arabera, irtetzeko lehen baimena jasotzeko zorian zegoen.

2005eko azaroaren 10a
19:32
Entzun
Hilda agertu den Jose Luis F.G. donostiarra zen, eta espetxeko iturriek agertu dutenez, ez zuen tratamendu psikiatrikorik jasotzen eta ez zegoen "soslai arriskutsua" dutenen artean sailkatuta.

Donostiako 3. Auzitegiak ikertuko du heriotza hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.