Peio Sanchez iruñear preso politikoaren neska-lagunak istripua izan zuen atzo gauean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Euskal Herritik 900 kilometro ingurura dago Sanchez preso, Parisen, La Sante kartzelan, eta hara abiatu zela izan zuen ezbeharra neska-lagunak. Hain zuzen, Donostian, 21:00ak aldera, A-8 eta N-1 errepideek bat egiten duten lekuan. Hesi baten aurka jo zuen, eta bizkarreko minak. Autoak kalte material handiak izan zituen.
Etxeratek dioenez, presoen senide edo lagunek aurten izandako zazpigarren istripua da atzokoa, eta hamalau zauritu izan dira 2007an.
Espainiako eta Frantziako gobernuen "espetxe politikak senide eta lagunok ere oso gogor kolpatzen
gaituela erakusten du", Etxeraten ustez. Hori dela-eta, "euskal jendarte, eragile nahiz instituzio
oro konpromisoak hartzera" deitu du, "espetxe politika kriminal hau amaitzeko".
Euskal presoak
Preso baten neska-lagunak auto istripua izan du
Etxerat elkarteak "espetxe politika kriminala amaitzeko" eskatu du. Presoen senide edo lagunek aurten izandako zazpigarren istripua da Peio Sanchezen neskak atzo izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu