Katalunia

Preso katalanak "berehala" askatzeko eskatu dute Euskal Herriko ehun bat legelarik

Askatasunaren aldeko adierazpena sustatu dute hainbat legelari katalanek, eta Erabakizaleak taldeak bildu ditu atxikimenduak Euskal Herrian. Bilbon, Bartzelonan eta Malagan (Andaluzia, Espainia) aurkeztu dute manifestua, aldi berean.

Legelariek Bilbon egindako agerraldia, gaur. JOSE MIGUEL.
2018ko urriaren 31
19:11
Entzun

Kataluniako prozesu independentista bultzatu ondoren, buruzagi katalanen behin-behineko espetxeratzea salatu eta horiek "berehala" aske uzteko eskatu dute Erabakizaleak taldeko legelariek. Dena den, ahozko epaiketa egiteko erabakiaren ondoren, epaiketa hori "esparru juridikotik erne eta adi" jarraituko dutela ohartarazi dute.

"Oinarrizko eskubideak ordena politikoa eta bake sozialerako ezinbesteko oinarriak dira, eta zentzu horretan jarri nahiko litzaiekeen edozein muga, oso modu hertsian izan behar da interpretatua. Adierazpen hau sinatzen dugunok puntu horretan bat egiten dugu". Hala hasi dute manifestua, eta salatu dute Espainiako Estatua "abusuak" egiten ari dela katalanen kontra. "Eskubide eta askatasunen urraketak oso-oso larriak dira".

Bilboko agerraldian izan dira, besteak beste, Iñigo Santxo, Amaia Goirigolzarri, Elixabete Moral eta Arantza Zulueta. Babesa adierazi dute, ordea, ehun bat legelarik: unibertsitateko irakasleak, abokatuak, teknikariak nahiz administrazioko langileak daude zerrendan.

Euskal Herritik kanpo, Jose Antonio Perez Tapias, Javier Perez Royo, Joaquin Urias Martinez, Bea Talegon, Pedro I. Altamirano, Miquel Samper, Jacinto Lara eta Rafael Sanmartin daude adierazpena sustatu dutenen artean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.