"Preso nintzela, banekien kanpoan ez daudela barrura begira"

enekoitz esnaola
2014ko azaroaren 27a
07:57
Entzun

Carmen Gisasolak 24 urte egin ditu preso.

Zer errealitaterekin topatu zara kartzelatik kanpo? Duela hiru urtetik izandako baimenek erraztu al zizuten egokitzen?

Baimenekin hasi orduko ere banekien gizartean gauzak asko aldatu zirela eta non geunden. Lehengo aldiz atera nintzenean ez nuen izan hainbesteko txokerik. Banuen gizartearen eboluzioaren berri eta banekien barruan geundenok kanpokora egokitu behar genuela, kanpoan ez daudela barrura begira. Barrura sartzen zarenean, azkenean mozketa bat dago, nahiz eta harremanak izaten jarraitu jendearekin edo herriarekin. Duela hiru urte lehenego aldiz atera nintzenean, egundoko poza sentitu nuen, batez ere etxekoengatik, hainbeste urtean nire atzetik ibili direlako. Ikusi genuen atera daitekeela kartzelatik, ez dagoela zertan egon kondena amaitu arte. Legeak ematen dituen aukerak baliatuz, posible da zirrikituak jorratzea.

Elkarrizketa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.