Euskal presoak

Preso ohi baten aurkako margoak egin dituzte Zizurren

“Hil zaitez”, jarri diote kartzelatik joan den astean atera zen Eder Arizi etxe atarian, alboan eskuin muturrak erabilten duen ikurretako bat duela.

2010eko martxoaren 22a
11:17
Entzun
Joan den astean atera zen libre Eder Ariz espetxean 5 urte egin ondoren, eta larunbatean, haren kontrako margoa agertu zen etxe atarian, Zizurren (Nafarroa). Zehazki, "Eder, hil zaitez" jartzen du gazteleraz, eta, alboan, eskuin muturreko taldeek erabiltzen duten ikurretako bat.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, larunbatean Amnistiaren Eguna egin zuten Zizurren eta egun horretan bertan agertu ziren margoak. AAMk gogor salatu du pintaketa, eta heriotza mehatxutzat hartu ditu. "Independentisten aurka denak balio duen giroa sortu da, bide errepresiboak eta espainiar komunikabideek bultzatuta", diote. Presoak babesteko eta errepresioari aurre egiteko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.