Preso ohiek Herrira-ren manifestaziora joateko eskatu dute

Hogeita hamar bat preso ohik egin dute Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Herrira mugimenduak antolatu manifestazioan parte hartzeko deia egin dute 30 bat euskal preso ohik. Azaroaren 10ean Baionan izanen den hitzorduari elkartasuna adierazi diote, agiri baten bidez. Izenpetzaileen artean daude, besteak beste, Kristiane Etxaluz, Saroia Galarraga, Filipe Lesgourgues, Arantxa Sasiain, Filipe Laskarai, Muriel Lucantis, Gabi Moueska, Imanol Jaio, Maite Etxeberria, Claude Rekart, Bixente Garcia, Pantxika Marhuenda, Peio Iriondo, Roberto Murgiondo, Eloi Uriarte, Mattin Etxepare, Xan Koskarat eta Kristina Larrañaga.

Bestalde, Herrira-k elkarretaratzea eginen du bihar 12:30ean, Baionan, Ion Kepa Parot euskal presoa berehala aske utz dezaten exijitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.