Madrilgo Soto del Real espetxean sartu zuten herenegun Iker Iparragirre presoa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aginduz. Euroagindu eskaera bat dela tarteko, Espainiaren esku utzi zuen Frantziak, han zigorra bete ostean. ETAko kide izatea egotzita zigortu zuten Frantzian, eta gauza beragatik zigortu nahi dute Espainian. Ezin dute, ordea, gauza beragatik zigortu. Iparragirre preso sartzea erabaki zuen epaileak, Frantzian jarritako epaia eskuratu eta han ETAko kide izateagatik zigortu zutela baieztatu bitartean. Paueko Auzitegi Korrekzionalak lau urteko espetxe zigorra jarri zion Iparragirreri, eta epaiketa egin aurretik lau urte eta erdi pasatu zituen espetxean.
Iparragirre espetxeratu zuten egun berean, libre atera ziren beste hiru euskal preso. Arritxu de Andres Donostiarra sei urteko espetxe zigorra bete ostean atera zen libre. Lander Etxeberria eta Lorena Lopez Diez ere herenegun atera ziren kartzelatik. Bakoitzak 10.000na euroko bermea jarri behar izan zuten libre ateratzeko.
Preso sartu dute Iparragirre, Espainiaratu ostean
ETAko kide izatea egotzi zion Frantziak Iparragirreri, eta gauza beragatik zigortu nahi du Espainiak orain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu