Euskal presoak

Presoak etxeratzeko eskatu dute Euskal Herriko hamabi hondartzatan

Euskal preso politikoak gero eta gutxiago diren arren, haiek gero eta sakabanatuago daudela salatu du Etxeratek asteburuan egindako protestetan.

Presoak etxeratzearen aldeko giza katea Donostiako Kontxan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2014ko abuztuaren 4a
12:48
Entzun

"Udako hilabeteak hondartzan eta eguzkitan egotekoak dira askorentzat. Biana presoen senideentzat errepide eta bidaia luzeetan ibiltzekoak dira, eta haien eskubideak etengabe urratzen dira", salatu zuen atzo Etxeratek, Euskal Herriko hamabi hondartzatan egindako protesta ekintzetan.

Dispertsioaren ondorio larrienak ere ekarri dituzte gogora Etxerateko kideek, eta nabarmendu dute 25 urtean 16 pertsona hil direla espetxe politika honen ondorioz: "25 egunetik behin errepide istripu bat izaten dute presoen senideek, eta haien egoerak eta presoenak okerrera egiten jarraitzen du. Preso kopuruaren gainbehera albiste ona bada ere, horiek gero eta urrunago egotea albiste txarra da".

Elkarteak salatu du "bizi osorako kartzela zigorra ezartzen jarraitzen dutela, gaixo larriei espetxean eutsiz  eta haien senide eta lagunak kontrolatuz". Horiek hala, sakabanaketa politika behin betiko amaitzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.