Etxerat-en iduriko, euskal presoen arazoa gero eta baztertuago dago, eta ildo horretatik, dei egin dio gizarteari auzi horri irtenbidea emateko ekimenetan saia dadin.
Bihar zortzi, abuztuaren 8an, ostera, hondartzetara eramango dute sakabanaketaren salaketa eta presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaera. Zehazki, giza-kateak egingo dituzte hondartza nagusietan.
Presoak
Presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaera errepideetara eraman du Etxeratek
Irteera operazioa dela-eta gaurkoa Euskal Herrian trafiko handienetakoa izaten den eguna denez, Etxeratek errepideetara eraman du sakabanaketa politikaren salaketa eta presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaria. Eguerdiko 12:00etan hasi eta ordubetez, ehunka lagun ibii dira banderolak eskutan hartuta, errepide sareko puntu nagusietan, bidean doazen guztiei aldarrikapen horiek helarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu