Urtero bezala, Azpeitiko Etxerat-ek elkarretaratzea egin zuen iaz, herriko jaietan, sakabanaketa amaitu eta presoak Euskal Herrira eramateko eskatzeko. Herrira zioen pankarta erakutsi zuten protestan, Alacanteko Villena espetxean duten Gotzon Aranbururen argazkia ondoan zuela. Argazkia erakutsi izanagatik epaitu zuten atzo Aritz Arzallus Espainiako Auzitegi Nazionalean.
«Terrorismoa goratzea» egotzi, eta urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zion fiskalak. Epaituak akusazioa ukatu zuen, argazkia jarri izanaren zergatia azalduta: «Egoera jakin baten berri emanda, pertsonalizatuta, aldarria indartu nahi nuen».
Presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatu zuen azpeitiar bat epaitu dute
'Herrira' zioen pankarta batean preso baten irudia erakusteagatik, urte eta erdiko kartzela eskatu dio fiskalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu