Euskal Presoak

Presoak hurbiltzeko eskatu du Jaurlaritzako Giza Eskubideen batzordeak

Presoek beraien zigorra "norbere inguru sozial eta familiarretik ahalik eta gertuen" betetzea eskatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordeak. Presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute, eta Espetxe Politikako eskumenak Jaurlaritzari ematea ere eskatu diote Espainiako Gobernuari. Testua EAJren, EAren, eta EB-IUren bozekin onartu da. SAk eraman du gaia batzordera, baina, bozketan abstenitzea erabaki dute, testuan euskal presoen senideei elkartasunik ez zaielako adierazten. PPk eta PSOEk, berriz, ez dute bozketan parte hartu, gaia SAk eraman duelako batzordera.

2004ko irailaren 27a
13:48
Entzun
Aurretik esandakoaz gain, kartzela zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak askatzeko eskatu dute gaur Legebiltzarrean, eta sakabanaketa politika baztertuaz, politika berri bat egiteko eskatu. Horretarako beharrezkotzat jo dute, espetxe politikako eskumena Jaurlaritzari ematea.

SAko bozeramaile Jone Goirizelaiak salatu egin du euskal presoek senideei elkartasunik ez adieraztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.