“Keparen heriotzak guztioi oroitarazi digu zein den errealitate gordina: oraindik ere sufrimendua eta mina eragiten ari da Estatua, gatazkaren alde batek ez du bere biolentzia indargabetu”, salatu du EPPK-k.
“Oraingoz eta beste ezeren aurretik”, “urgentziaz eta premia handiz mahai gainean jarri eta aldarrikatu” nahi dituzten lau puntu aipatu ditu: euskal presoak Euskal Herriratzea, gaixo daudenak eta adinekoak askatzea, “agintariak Kolektiboaren ordezkaritzarekin harremanetan jartzea” eta presoak “kaleratzeko bide orria” adostea.
Abenduaren 9an Bakegileek Parisen antolatutako mobilizazioan parte hartzera deitu dute, eta jakinarazi egun horretan ez dutela bisitarik izango.
Bihar argitaratuko du BERRIAk EPPKren agiria, osorik.