Politika

Presoek dagoeneko Euskal Herritik hurbil behar zuten, Jaurlaritzaren iritziz

Konponbide prozesuan aurrera egiteko baketzea eta normalizazio politikoa bereiztearen alde agertu da Jaurlaritza, Miren Azkarate bozeramailearen bidez. Ildo horretatik, presoen hurbiltzeak dagoeneko egina behar zuela azpimarratu du. Bihar Bilbon egitekoa den manifestazioari dagokionez, "baketsua" den bitartean erabat zilegia dela iritzi dio.

2006ko abuztuaren 24a
17:58
Entzun
Azken egunotan hainbat alderdik eta eragilek azaldutako iritziarekin bat eginez, konponbide prozeusan aurrera egiteko baketzea eta normalizazioa bereiztea ezinbestekoa dela uste du Eusko Jaurlaritzak. Hala esan du Miren Azkarate bozeramaileak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Ondorioz, presoen hurbiltzeari buruz atzo komunikabide batek plazaratutakoa ez zaie oso egokia iruditu: hau da, Espainiako Gobernuak ez dituela euskal preso politikoak hurbilduko Batasunak Espainiako Alderdien Legea bete arte.

Bi gauzak bereizita egin behar liratekeela adierazteaz gain, presoek dagoeneko Euskal Herritik hurbil beharko luketela nabarmendu du Azkaratek.

Bilbotar talde batek deituta bihar Bilbon autodeterminazioaren alde egitekoa den manifestazioaren inguruan ere mintzatu da. Baketsua den bitartean manifestazio hori erabat zilegia dela uste du: "herritar talde horrek bere eskubide zibil eta politikoak erabiltzeko eskubidea du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.