Juan Mari Olanok prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian aministiaren aldeko mugimenduko kide Sabin Juaristirekin batera. Presoak egoera larrian daudela gogoratu du Olanok eta hori Espainiako Gobernuaren errua dela salatu.
Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodrigez Zapaterori konponbide prozesuarekin “arriskutsu” jokatzen ari dela leporatu dio Askatasunak eta espetxe politikarekin jarraituz gero gatazkarekin amaitzea ezinezkoa izango dela.
Presoen askatasuna ere aldarrikatu du Olanok agerraldian. Gaixorik daudenak eta zigorra bete dutenak aske uzteko eskatu du. Horren harira, abuztuaren 7az geroztik gose greba mugagabean dagoen De Juana Chaosen egoera ekarri du gogora.
Presoen egoeraren errudun nagusia Espainiako Gobernua dela adierazi du baina gainontzeko alderdi politikoei ere zuzendu zaie Askatasuna. Horren harira salatu du, Ibaetako Foroa oraindik ez dela aztertu Gasteizko eta Iruñeako legebiltzarretan.
Agerraldian Olanorekin batera egon den Juarisitk, berriz, heldu den igandean, hilaren 10ean, Kontxako Banderaren egunean, amnistiaren aldeko mugimenduak manifestazioa deitu duela jakinarazi du. Herrizaingo Sailari deialdiaren berri eman diotela gaineratu du.
Politika
Presoekin "ez jolasteko" esan dio Askatasunak Espainiako Gobernuari
Askatasunako bozeramaile Juan Mari Olanok negoziazio prozesua “ez dela poker partida bat” ohartarazi dio Espainiako Gobernuari. Presoak erabili egin nahi dituela egotzi dio eta horrekin herritarren bake itxaropena zapuztuko duela. Bestalde, amnistiaren aldeko mugimenduak manifestazioa deitu du Donostian datorren iganderako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu