Euskal presoen eta horien senideen egoera salatzeko asmoz, igande honetarako euskal hondartzetan elkarretaratzeak egingo ditu Etxerat erakundeak. Nahikoa da! kartelak erakutsi dituzte preso eta iheslari politikoen senideek gaur, Donostian emandako prentsaurrekoan, eta, "krudelkeriaren aurrean herritarren babesa, konpromisoa eta presioa" behar dituztela azpimarratu dute.
Hala, mobilizatzeko dei egin dute, "Espainiako eta Frantziako estatuen inpunitatearen, politikarien harrokeriarekin, eta gure eta gure senideen aurkako ankerkeria amaitzeko".
Presoek kartzeletako ziega txikietan duten "bakartasuna" salatu du Etxeratek, gaixotasun larriak dituztenak ez dituztela askatzen gogoratu du, espetxe zigorrak betetakoan ere ez dituztela presoak libre uzten, sakabanaketa, "odoluste ekonomikoa"... Eta orain presoei euren ondasunak kendu nahi dizkietela ere esan du, Iñaki de Juanaren kasua nabarmenduz. "Ez gaitezen engaina. Gure senideak hiltzeko bokazioz ari dira. Motibazio politikorik gabe, inork gutxik jasango lukeelako urtebetez gure senide preso politikoak urte luzeetan jasaten ari direna. Jose Mari Sagardui Gatza-k 28 urte daramatza espetxean".
Euskal presoak
Presoen alde elkarretaratzeak egingo dituzte igandean hondartzetan
"Ankerkeriaren aurrean herritarren babesa, konpromisoa eta presioa" behar direla azpimarratu du Etxeratek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu