EUSKAL PRESOAK

Presoen alde Ikaztegietan egitekoak diren elkarretaratzean udalaren parte hartzea debekatu dute

Donostiako epaitegi batek badaezpadako neurri gisa ezarri du debekua.

Presoen aldeko mobilizazioa Ondarroan, igandean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 10a
10:06
Entzun

Ikaztegietako (Gipuzkoa) jaien egitarau ofizialean jasota dago mobilizazioa. Gaur, 20:30ean dira egitekoak. Horren kontra, ordea, helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak, eta, "premiaz", ekitaldia bertan behera uzteko eskatu zuen.

Epaileak asteazkenean eman zuen ebazpena. Han, ez da "manifestazioa edo elkarretaratzea egitearen aurka agertu", ez baita administrazioarekiko auzi prozesu horren "xedea"; horren ordez, ekitaldiaren izaera ofiziala izan du aztergai: "Bertan behera utzi dena da ekitaldiaren udal izaera"; festen egitarau ofizialean jaso izana, alegia, eta ez elkarretaratzea. Epailearen esanetan, presoen inguruko mobilizazioak "izaera ofizialetik banandu behar dira".

Erabakia behin betikoa da, eta ezin zaio helegiterik jarri. Hala ere, hiru eguneko epea eman dio udalari, azalpenak eman ditzan.

Bestalde, udalaren esku hartzerik gabe, Ikaztegietako herritar talde bat prest agertu da elkarretaratzearekin aurrera jarraitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.