Euskal presoak

Presoen argazkiak erakustea "kritika politiko gisa" ulertu behar dela esan du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Izaskun Goñi eta Daniel Burgos absolbitu dituzte. "Terrorismoa goratzeko" argudioak garatu behar direla azaldu du auzitegiak, eta hori nekez ordezkatu daitekeela presoen argazkiak erakusten. Argazkiak espetxe politika kritikatzeko "toleratuta" egotetik, "sinbologiaren debekura" pasa dela azaldu dute epaileek.

2010eko abenduaren 17a
18:08
Entzun
Euskal presoen argazkiak erakusteak ez du zertan "terrorismoaren goratzerik" ekarri behar, "kritika politiko gisa" ulertu behar direla azaldu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Lehenengo Salak, Izaskun Goñi eta Daniel Burgosen aurkako epaiketan. Hala, bi lagunak absolbitu egin dituzte, izan ere Iruñeko Zurgai tabernan euskal presoen argazkiak jartzeagatik epaitu dituzte.

Sententzian agertzen denez, akusatuek presoen "krimenak laudoriatu dituztela argudiatzeko "zantzurik ez dago".

Izaskun Goñi Segi gazte erakundearen aurkako azkeneko polizia operazioan atzeman dute.

"Tolerantziatik debekura"

Epaileek azken hamar urteetako "paradigma aldaketa" nabarmendu dute; non euskal presoen argazkiak erakustearen "tolerantziatik, debekura" pasa den. Epaileen iritziz, "terrorismoa laudoriatu" nahi bada, argudioak garatzea beharrezkoa da". Horregatik, "zalantzagarria da hori ordezkatzeko pertsonen argazkiak erabiltzea, pertsona horiek enblematikoak" izan daitezkeen arren.

Orain gutxi arte argazkien aurrean "tolerantzia" zegoela azaldu dute epaileek, eta argazkiak "espetxe politika salatzeko adierazpen modu bezala egonkortu" zirela. "Perspektiba hori eraldatu egin da, eta sinbologia hori biktimentzako irangarritzat hartzen da egun. Tolerantziatik adierazpen horiek jarraitzera pasa gara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.