Presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak Santutxun

2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzaintza Bilboko Santutxu auzoko herriko tabernan sartu zen, eta bertako presoen argazkiak eraman zituen atzo. Tabernariari argazkiak kentzeko agindu zioten, eta hark uko egin zion agindua betetzeari. Ertzainek langilearen datuak hartu, argazkiak kendu, eta balkoian amnistiaren alde zintzilikatuta zegoen pankarta eraman zuten. Hirugarren aldia da Ertzaintzak taberna horretatik presoen argazkiak kentzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.